XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) bi metro handi izan arte hazi daiteke.
Zapo eskaera handia dagoenez, gora egin du bere salneurriak azken urteetan.
Okela ederra du baina baita beste mentaja bat ere: ia ez dauka hezurrik.
Burua primerako gertatzen da zopa eta fumetarako.
Gorputza ostera, erreta, egosita, saltsa berdean, edo saltsa amerikarretan jateko.
Zaporik finena hautatu nahi baduzu, ohar zaitez sabelaldeko azalean: grisa dutenak hobeak izaten dira zuri-zuriak baino.
-
Neolitiko garaiko indusketa batean ikusten denaren arabera, zerria zen garai hartan txinarrek etxekotuta zeukaten abere bakarra.
Askoz beranduago, XVIIIgarren mendean, Asia aldeko
Eztabaidagai da beti zerria: herrialde askotan erlijioz debekatutakoa da, beste batzutan zikintzat eta kutsakortzat daukate hirugarren batzuk asko estimatzen dituzten bitartean.
Egia dena zera da, ordea, etorkizuneko okela zerriarena izango dela.
Salneurri itxurosoetan eskuratzen da, zapore ederrekoa da eta beste zenbait okelarekin alderatuta, liseriketa errazekoa da.
Hala ere, kontu
Bi gauzagatik batez ere.
Alde batetik, 100 gramo zerri okelak 70 miligramo azido uriko duelako eta bestetik, sodio gutxiko okela denez, gatz asko egitera bultzatzen duelako eta jakina, batez ere tentsio handia dutenentzat oso kaltegarria da hori.
Ingalaterran eta Europako herri askotan, sagar saltsaz zerbitzatzen dituzte zerriz eginiko platerak; Dinamakan mahats-pasez betetzen dituzte zerriak; alemanek garagardoz egosten dituzte eta saltxitxa, patata eta txukrut-arekin zerbitzatzen dute.
Rusian, Italian, Grezian, Espainian, Portugalen eta Polonian osorik erretzen dituzte zerrikumeak. Baina gaina, benetako gaina, txinarrek lortzen dute zerriz egindako mila plater ezberdinei esker.